Azken urteetan, kalitatea kontzeptua bizitzako alderdi guztietan (“bizi-kalitatea”, “kalitateko zerbitzuak”, “kalitatea bezeroari”…), eta horrenbestez, hezkuntza-esparruan ere, gehien erabiltzen den kontzeptuetako bat da. Bitxia badirudi ere, zenbait espaziok (batzuetan, antagonikoak direnak) kalitatea dute buru, aurretik behar bezala zer den zehaztu gabe, gaizki-ulertu eta nahaste ugari sortuz. Jardunaldietan aurkeztuko denokumentuaren bidez, Haur Eskolak hobetzeko bidea argiago zehaztu nahi dugu, egiatan kalitateko eta bikaintasuneko eskola bat lortzeko. Kalitateko eskola bat izango litzateke bikaintasunaren oinarrizko zortzi kontzeptuetan antolaketa kudeatzeko modu bikaina (EFQM irizpidearen ‒Europako kalitate-eredua‒ arabera): emaitzetara bideratzea; bezeroarengana bideratzea; buruzagitza eta koherentzia; prozesuen eta ekintzen bidez kudeatzea; pertsonen garapena eta inplikazioa; etengabeko ikaskuntza-prozesua; berrikuntza eta hobekuntza: loturak garatzea; eta organizazioarekin gizarte-erantzukizuna. Gure haur eskolen kasuan, eta nahiz eta ratioei, langileen lan- eta ekonomia-baldintzei, eskoletako espazioaren baldintzei, zikloaren zatikatzeari eta abarri buruzko zailtasunak dauden, dokumentu hau gida bat da, ziurtatzeko gure ikastetxeak jada kalitatekoak direla edo aipatzen dugun hobekuntzaren bidean daudela.Txusma Azkona