Udako Topaketetan jorratuko diren gaiekin osatu dugu Hik Hasi aldizkariaren 220. zenbakia. Besteak beste, ondoko artikuluak landu ditugu:
- Arberoa Ikastola. Komunikazio Ez Bortitza bizitzen
- Garapen pertsonala. Norbere burua lantzen, ikasleen ahalduntzean laguntzeko
- Ane Ablanedori elkarrizketa: "Haurrekin egotea bizitzaren lokatzetan egunero sartzea bezala da"
- Alexander teknika. Gorputza egoki erabili, ondo funtziona dezan.
- Mindfulness-a eta hezkuntza. Zer egiten dute meditazioak eta zientziak bat eginda?
- Euskal Girotze Barnetegiak. "Erabaki indibidualtzat dugu euskararen hautua, baina inguruak asko baldintzatzen du"
- Daniel Marañon: "Aldagai soziofamiliarrekin lotutako nahasteek gora egin dute, eta hor sartuko genituzke portaera-arazoak ere"