Otsaileko Hik Hasi aldizkaria ere argitaratu dugu. Besteak beste, ondoko gaiak jorratu ditugu:
- 'EskolHerrian euskaraz' ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko hizkuntza proiektuari buruzko erreportajea.
- Agustin Erkizia Biziraun elkarteko kideari elkarrizketa: “Normaltasunez hitz egin behar dugu suizidioari buruz. Besterik gabe, gerta litekeelako”
- Nolakoak dira eskola-jantokiak EAEn? Eta nolakoak izan litezke?
- Kataluniako Hezkuntza Legea. Autonomia eta lankidetza, eraldaketaren giltza
- Zergatik da justuagoa zerrenda bakarra Nafarroan?
- Elgetako memoria historikoaren interpretazio zentroari buruzko proposamena
- Irantzu Pastorren Atzeko Atetik