Argitaratu berri dugu Hik Hasi aldizkariaren 204. zenbakia. Hauexek dira bertan jorratu ditugun gaiak:
- Gai nagusia: Lur eta Amets - Euskal Herriaren historia, bertatik bertara
- Elkarrizketa: Katty Homar - "Haur batentzat bizitzea jolastea da, dituen beldurrekin eta munduarekin jolas egitea; horrek bere burua nahiz ingurua ulertzeko balio dio".
- Zubiletako eskola: Gorreria duten ikasleei EAEn emandako erantzun inklusiboa
- BiziBusa: Eskolarako bidea bizikletaz
- Hirukide ikastetxea: Ikasleak, gatazketan bitartekari lanetan
- Galdeidazu: Beharrezkoak al dira etxerako lanak?
- Proposamena: Txantxariak telebista saioa
- Atzeko Atetik: Itziar Ituño, aktorea