Ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza integrala

Otsailaren 22, 23 eta 24an

 

Aldaketa azkarrak eta ugariak bizitzen ari den gizartean gaude eta hezkuntzan ere nabari da hori. Gizartearen ezaugarriak kontuan hartu nahi dira, ikasleak bertan bizitzeko prestatu daitezen. Ikasleek egoeretara egokitzeko baliabideak izan beharko dituzte, baina hori ezin da barne sendotasunik gabe eta norbanakotik bakarrik egin. Inoiz baino garrantzitsuagoa da taldeari eta harremanei behar duten garrantzia ematea. Aldaketak lehen pertsonan bizitzen ari gara eta irakasleek aldaketa horiei taldean erantzuteko tresnak behar dituzte heziguneetan.

Hori horrela, Hik Hasik ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza integrala antolatu du. BeAtarrei, aholkulariei, zuzendaritza-taldeei eta irakasleei zuzendua dago eta ikastetxe batean hobekuntza pedagogikoa burutzeko edukiak, planifikazio aukerak eta tresna ezberdinak eskainiko dira, ondoren ikastetxean aplikatzeko.

 

Egitarau osoa ikusi

 

Jordi Mateu | Kataluniar aholkularia, formatzailea eta CAIEV formazio elkartearen eta Ca L'Aulet eskolaren sortzailea.

Lehenengo saioa | Otsailaren 22an, 17:00etatik 20:30etara. Bigarren saioa | Otsailaren 23an, 17:00etatik 20:30etara. Hirugarren saioa | Otsailaren 24an, 9:30etatik 13:00etara. Laugarren saioa | Otsailak 24an, 14:30 etik 18:00tara.

Edukien kalitatezko lanketak eta irakasleen ongizatearen zaintzak bereizten ditu Hik Hasiren formazioak.

Gutxienez ekimen bat hautatuta egon behar da
    Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.

    Formazio gehiago erakutsi

    Psikomotrizitate Erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen hezkuntza