19. Ikas-egoerak programatzen ikasi Proiektu Bidezko Ikaskuntzaren (PBI) bidez

Uztailak 2, 3 eta 4

Nahiz eta Proiektu Bidezko Ikaskuntza bezalako metodologia aktiboak ikasleen konpetentzien garapena sustatzeagatik aintzat hartzen diren, oraindik ez da ohikoa ikastetxeen egunerokoan ezartzea.

Hezkuntza legeek 2006tik ikuspegi horiek sustatzen dituzten arren, ikaskuntza aktiboan eta esanguratsuan baino gehiago, memorizazioan ardazten diren egiteko moduen erabilera tradizionala nagusitzen da oraindik.

Irakasleen artean ziurgabetasuna antzematen da proiektuekin lan egiteari dagokionez. Prestakuntza honek orientabidea eta adibide praktikoak eskaintzen ditu irakasleek konfiantza hartzeko eta estrategia metodologiko hau ikasgelan txertatzeko.

 

Gehiago irakurri

𝐌𝐢𝐤𝐞𝐥 𝐅𝐞𝐫𝐧𝐚𝐧𝐝𝐞𝐳 𝐒𝐚𝐧𝐜𝐡𝐞𝐳 | Irakasleen aholkularia eta formatzailea.

9:00-14:00

Edukien kalitatezko lanketak eta irakasleen ongizatearen zaintzak bereizten ditu Hik Hasiren formazioak.

Gutxienez ekimen bat hautatuta egon behar da
    Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.

    Formazio gehiago erakutsi

    Psikomotrizitate Erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen hezkuntza