18. Iufala!! Pro

Uztailak 2, 3 eta 4

Antzerkia, jendearen denbora-pasarako egiten den ikuskizun bat izateaz gain, garapen pertsonala lantzeko erreminta izugarria da. Ikastaroan alderdi horri emango diogu garrantzia. Pertsonaiak lantzen ditugun heinean, nahi edo ez nahi, jendeak berez dituen aberastasunak ikertzen ditugu. Gaitasun fisikoak, adimen emozionala eta sena gure eguneroko jardunean daude. Iufala! Antzerki egitaraua LHko ikasleak pertsonon berezko gaitasunak sendotzeko sortuta dago eta Iufala!! Pro hezkuntzako profesionalei egokitua dagoen ikastaroa da. Eskarmentua izan edo ez izan, lotsak kudeatu edo saihestu, parte hartzeko nahikoa da antzerkiaren ahalmen pedagokikoak jakin-mina piztea.

 

Gehiago irakurri

𝐈𝐮𝐫𝐠𝐢 𝐄𝐭𝐱𝐞𝐛𝐞𝐫𝐫𝐢𝐚 𝐆𝐮𝐭𝐢𝐞𝐫𝐫𝐞𝐳 | Apropox sormen iturriko bideratzailea. Iufala! eta Baliatu egitarauen sortzailea. 10 ikasturtez, 8 ikastetxetan eta 19 lerrotan dihardu.

9:00-14:00

Edukien kalitatezko lanketak eta irakasleen ongizatearen zaintzak bereizten ditu Hik Hasiren formazioak.

Gutxienez ekimen bat hautatuta egon behar da
    Datu basean erregistratu zaude jada beraz ez dizkizugu zure datu pertsonalak berriz eskatuko. Lege oharrak eta pribatasun politika onartu besterik ez duzu egin behar.

    Formazio gehiago erakutsi

    Psikomotrizitate Erlazionala: aukera berdintasunerako eta emozioen hezkuntza