Proiektu hezitzailea da. Pupu eta Lore haur jaioberriak hezteko ardura izango du euskal jendarteak. Bi haur horiek hezteko pertsonaia berriak sortu dira: Tiritatxo pediatra (osasuna), Largabista basozaina (natura), Martinber (kultura), Marikalanbres (zientzia), Ane Pirata eta Patakon (bolondresak), Lagun txakurra... BI EUSKARRI izango ditu: 1. ALDIZKARIA (0-8 urte arteko haurrek guraso, irakasle, hezitzaileekin lantzeko), eta, 2. WEB landua (telebistaren egitekoa bete dezakeena).

Haur txikien heziketan izan dezakeen garrantziagatik, Hik Hasik oso interesgarritzat jo du proiektua, eta, ahal duen neurrian lagundu egingo du aurrera egin dezan.