Tabakalerak antolatuta, urtarrilaren 28an eta 29an, 17:00etatik 20:30era egingo dira saioak Donostiako Tabakaleran..
Topaketa hauek Tabakalerako hezkuntza taldea eta irakaslegoaren artean ezagutza eta esperientziak partekatzeko momentuak dira. Saio hauen lan metodologia, hezkuntza eta kultura garaikidearen arteko erlazioan oinarritzen da.

Bigarren topaketa. Gorputzaldiak

Mendebaldeko jendartean gorputza eta arrazoiaren arteko zatiketak ezagutza baldintzatu du, eta lehen mailako ezagutzak zeintzuk diren zehaztu. Baina, gorputzek ikasi egiten dute ordea, eraiki egiten dira, eta aldi berean, gorputz praktika ezberdinen arabera ezagutza diferentea eraikitzen da. Guzti honetan zeresan handia dute arte bizietako praktikek (dantza, performance, arte eszenikoak...) eta pedagogia feministek. Zeintzuk gorpuzten den ikas prozesu bat aldarrikatzen duten, subjektibitateen aniztasuna kontutan hartuko duena.

Tailer honetan, ikas prozesuetan gorputzak duen papera aztertuko dugu. Horrela, lehengo saioan, Gorputzaldiak proiektuaren dinamikak jarriko dira praktikan. Esperientzia honek ekartzen dituen bizipenetatik hausnartuko da. Hontaz gain, goputzen erabilera ezberdinak aztertuko dira, beraien artean nola harremantzen diren eta nola konektatzen diren norberaren lan pedagogikoarekin.

Bigarren saioan, arte ekoizpen biziekin lan egingo da (dantza ikuskizunak, performanceak, musika...). Lan batzuk ezagututa, hauek tresna pedagogiko gisa nola baliatu aztertuko dugu, gorputzarekin beste harreman batzuk eraikitzeko eta zeharlerroak diren gaiak lantzeko.

Zer da Gorputzaldiak?

Gorputzaldiak arte ­hezkuntza proiektu bat da. Hezkuntza formaleko irakaslegoari, beraien egitasmo kurrikularra garatu dezaten, dantzatik eratortzen diren tresna berriak emateko helburuarekin sortu zen. Mugimendua ikasteko bitarteko naturala dela eta gorputza ezagutza iturri eta bidea dela du planteamendu nagusitzat.

Gonbidatuak: Amaia Navascues Alberdi eta Ana Remiro Esnoz (Gorputzaldiak proiektuko kideak).