Larunbatean, Baionako Herriko etxearen aurrean bildu ziren hainbat lagun, irakasle eta haur irakaskuntza zerbitzu hobearen alde egiteko.

Seaskako kideak ere bertan zeuden, “Medio bereziak euskararentzat” leloarekin. Aurreko astean eskola okupatu zuten Larrainen, datorren ikasturtean ixteko arriskua dela-eta.