Atzo hasi zen formazioa Andoaingo Basteroko Ekitaldi Aretoan.

 

Atzo hasi zen Jordi Mateu aholkularia, formatzailea, CAIEV eta L'Aulet eskolaren sortzailearekin  "Ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza integrala".

Hik Hasik antolatutako formazio hau BeAtarrei, aholkulariei zuzendaritza-taldeei eta irakasleei zuzenduta dago eta ikastetxe batean hobekuntza pedagogiko bat egin ahal izateko edukiak, planifikazio aukerak eta tresna ezberdinak eskaintzen dira ondoren ikastetxean aplikatu ahal izateko.

Lehen egunean eskolako aldaketa- eta hobekuntza-prozesuen konplexutasunaz hausnartu zuten bertaratutakoek. Prozesu horiek planteatzen dituzten erronkak ezagutzea eta antolatzea zein beharrezkoa den ikasi zuten, ahal den irizpide egokienekin aurre egiteko. Lehen saioaren bi helburu nagusiak honakoak izan ziren: hobekuntza- prozesuek duten konplexutasunaz jabetzea eta berrikuntza arduradunak hobekuntza-prozesuaren azterketa-, antolaketa- eta plangintza-prozesuan laguntzeko dituen tresnak eta estrategiak ezagutzea.

Formazioak gaur arratsaldean izango du jarraipena eta biharko egun osoan zehar luzatuko da.