Hilabete honetan hik hasiren 248. zenbakia paperean bidaltzeko moduan izan gara, eta apirileko 247. zenbakia ere bidali dugu modu berean (apirilean ezin izan genuen eta pdf formatuan bidali genien harpide guztiei).

248. zenbakian COVID-19aren inguruko gaiak eta artikuluak landu dira beste gaiekin batera, eta elkarrizketa nagusian hik hasiren 25. urteurrena gogoratu dugu, 1995eko maiatzean argitaratu baitzen  0. zenbakia.


Editoriala: Euskal hezkuntza komunitateak erakutsi duen ardurari eta gaitasunari erantzutea dagokie administrazioei
Gai nagusia: Eskolak itxita, laguntza-sareak irekita
Elkarrizketa: Arantxa Urbe, Xabier Sarasua eta Izaskun Madariaga: “Hik Hasik heldu egin da, 25 urte bete ditu, jendeak aintzat hartzen du eta hori errespetutik landutako uzta da”
Esperientziak: COVID-19a eta itxialdia opari bihurtzeko aukera
Ekarpenak 1: 15 iradokizun konfinamenduko online irakaskuntza hobetzeko
Ekarpenak 2: “Ikuspegi teknopedagogiko kritikoa” eraikitz
Ekarpenak 3: Sustraietatik ametsetara 0-6 aditu titulua. Kristina Goñi: “Krisi honetatik aterako bagina gizartearen baloreak aldaturik eta gizarteak zaintzaren garrantzia ikusiko balu, ikasketa handia izango litzateke”
Galdeidazu: Idoia Luzuriaga eta Miren Aranbauru: Hezkidetzaren mesedetan, eskola-kirola mistoa ala bereizia?
Proposamena: Emariak karta-jokoa
Atzeko atetik: Birkite Alonso musikaria eta irakaslea