Donostian, datorren astelehenean, Topaketetan parte hartu behar dutenek izan ditzaketen zalantzak argitzeko azken xehetasunak.

IKASTARO GUZTIAK, ("BIDEOA..."rena izan ezik) eta ARRATSALDEKO SAIO GUZTIAK Santo Tomas Lizeoan egingo dira, Manuel Lardizabal, 24an. Ikus hemen

"BIDEOA..." ikastaroa EHUko Pedagogiako fakultatean egingo da, Tolosa hiribidea, 70, Ibaetako campusean. Ikus hemen.

 

Lehen egunean ikastaro bakoitza egingo den tokira joan behar da goizeko 9:00etarako.

 

ORDUTEGIAK:

FOROA: 9:00 - 17:00 (uztailaren 4 eta 5ean); 9:00 - 13:30 (uztailaren 6an)

BESTE IKASTARO GUZTIAK : 9:00 - 14:00etara, bai Santo Tomas Lizeoan eta bai Pedagogiako fakultatean.

ARRATSALDEKO SAIOAK:

*Uztailak 4, astelehena:

 1.      Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? FOROA.15:30ean

2.      EHAZE (Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea): “Esperientzixak” izeneko jardunaldia izango da antzerkigintzaren gogoeta gune bihurtuz. Gonbidatuak: Josune Zabala, Julia Marin eta Iñaki Ziarrusta. 16:00etan

 *Uztailak 5, asteartea:1.      Nola hezi behar ditugu hurrengo belaunaldiak? FOROA. 15:00etan 

*Uztailak 6, asteazkena:1.      EHAZEk sustapenerako Hitzarmenaren inguruko informazioa zabalduko du, eta jarraian “Cromlech” izeneko emanaldia ikusteko aukera izango da Asier Sota eta Añorgako gazte talde baten eskutik. 16:30ean   

APARKALEKUA dela eta egon daitezken arazoak gutxitzeko, arren, kotxean bertaraino joateko behar berezirik izan ezean, garraio publikoa erabiltzea edo kotxea beste norbaitekin partekatzea gomendatzen dizuegu.  

**Santo Tomas lizeoan bertan badago aparkatzerik baina tokia mugatua da eta  

ADI !!!   Unibertsitate inguruan TAO jarri berria da ! 

Gogoratzen dizkiuegu ez bertaraino baina gertu uzten duten garraio publikoak: 

TRENA:  Euskotren. Lugaritz geltokia. 

AUTOBUSAK: Udalekoak: 25 (Benta Berri - Belartza), 40 (Gros-Igara) eta LURRALDEbusak. Denak Unibertsitate aurretik pasatzen dira.