Hik Hasi proiektua sendotzeko asmoz, LAN TALDE irekiak martxan jartzea erabaki dugu. Inork halako talderen batean parte hartu nahi badu, ager dadila dagokion egunean. Harremanetarako, 943 371 408 edo gida@hikhasi.eus (Joxe Mari)    

- Etxean nola hezi: taldea orain osatuko da, lehen bilera-eguna urriaren 13an (osteguna) egingo da. Printzipioz, etxerako aldizkaria egin nahi da, udaberrian hasi eta urtaro bakoitzean bat argitaratu.

- “Hezkuntzaren etorkizunaz” hausnarketa: Udako Topaketetako FOROan oinarrizko taldea sortu zen, eta, beste hainbatek ere izena eman du bertan aritzeko. FOROAn sortu zen informazioa parte hartu nahi duzuenoi helaraziko zaizue eta urriaren 29an (larunbata) lehen bilera egingo da hik hasin.

- Prestakuntza: Udako Topaketak eta Jardunaldiak. Urriaren 16tik aurrera hasiko gara posta elektronikoaz komunikatzen.

- Hik Hasi aldizkaria: urtarrilean jarriko da martxan taldea.

- Ikastetxeetako “Praktika onak” jasotzea: taldearen osaketa aurrerago ikusiko da nolakoa izan litekeen, “Hezkuntzaren etorkizunaz” hausnarketa taldean txerta liteke-eta.