Komunikazio estrategia diseinatzeko eta aurrera eramateko zeregina izango du
Honako hau eskaintzen da:
Jardun erdiko lanaldia Hik Hasik Donostian (Errekalde auzoan) duen egoitzan presentzialki aritzeko, sei hilabeteko proba epearekin eta luzatzeko aukerarekin.
Diziplina anitzeko lan-taldean integratzea.
Honako hau eskatzen da:
- Ikus-entzunezko komunikazio edo marketing arloko ikasketak.
- Komunikazio estrategiak definitzeko eta diseinatzeko ezagutza eta gaitasuna (komunikazio planak)
- Komunikazio planen, kanpainen eta ekintzen exekuzioan esperientzia: hedabideekin harremanetan, community manager zereginetan, diskurtsoen hedapenean, euskarrien diseinuan, bideoen gidoigintzan eta edizioan…
- Interneteko tresnak ezagutzea eta menderatzea: sare sozialak, webguneak, email-marketing, argazkigintza/bideogintza/ edizioa.
- Irailean lanean hasteko prestutasuna.
- Erakundea ondo ezagutu eta ordezkatzeko gaitasuna.
- Euskaraz, ahoz nahiz idatziz, maila ona izatea.
Honako ezaugarriak kontuan izango dira:
- Publizitatea kudeatzeko gaitasuna.
- Marka estrategia ezagutzea.
- Narrazio teknikak menderatzea.
- Kazetaritza generoak menperatzea.
- Ekitaldiak antolatzeko gaitasuna.
Interesa izanez gero, bidali curriculuma 2023ko ekainaren 5a baino lehen honako helbide elektronikora: landeialdia@hikhasi.eus