Bosgarren urtez jarraian, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan ariko diren irakasleentzako GITARRA ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak. Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzako saioak izango dira, eta helburua, ikastaro amaieran eskola-giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzeko gai izatea. Urriaren 18an hasita, eskolak ostiraletan izango dira 18:00etatik 19:30era, eta ikastaroa ekaineko lehen ostiralean amaituko da.   

Donostiako Amara auzoan (Catalina Erauso, 12) izango dira eskolak.

Ikastaro osoa 220 euro kostako da eta ikasle zein langabetuei prezio bereziak egingo zaizkie. Matrikulazio-epea irekita dago jada. Izena emateko 943 463555 telefono zenbakira deitu edo xirula@euskalnet.net helbidera idatzi behar da.