Azaroaren 13an, larunbata, “Hezkuntzan Aniztasun Afektibo-Sexuala. Identitate sexuala. Transexualitatea” jardunaldia egingo da Donostiako Berritzegunean . Hiru bloketan sailkatuko da jardunaldia: 1. Oinarrizko teoria (erreferentzia-hitzak, sexuari buruzko aldagaiak, sexuazioaren logika). 2. Sexologia ebolutiboa (nerabezaroa eta bere papera hezkuntza afektibo-sexualean). 3. Proposamen metodologikoak (gelan eta taldean, aholkularitza). Hizlaria: Silberio Sáez Sesma. Amaltea sexologia eta psikoterapia institutuko psikologo-sexologoa. Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Prezioa: 10 euro Informazio gehiago: hdh@gehitu.org edo 943 468 516