Aurtengo Udako Topaketak bereziak dira Hik Hasi Egitasmo Pedagogikoarentzat. Izan ere, 2019ko uztail hasieran egingo diren Udako Topaketak 20.ak izango dira Hik Hasi-ren ibilbidean. Horrexegatik, irakasleen formazioa ospakizunarekin uztartuko da aurtengoan.
Berrikuntza batekin gatoz: Uztailaren 1ean "Hezkuntza errealitate berrietara jauzi" izenburupean mahai-inguruak egingo dira. Euskal hezkuntzak dituen erronkei begiratu nahi zaie ikuspegi desberdinetatik. Xedea da ohiko mugetatik atera eta balizko errealitate berrietara jauzi egitea. Horretarako, Euskal Herriko nahiz kanpoko pentsalariak, ekintzaileak, aitzindariak... gonbidatu nahi izan ditugu hezkuntzaren inguruko hausnarketak hezitzaileekin nahiz bestelako profesionalekin partekatzera: kulturaren, soziologiaren, ekonomiaren, ekologiaren, filosofiaren, zientziaren... arloko adituak eta arituak izango dira. Hezkuntzaren gaineko gogoeta egiteko bi galdera nagusi planteatuko zaizkie partaideei:
1. 10-20 urte barru nolako gizartea irudikatzen duzu? Zein izango dira premia nagusiak? Zeri erantzun beharko zaio?
2. Horretarako zer-nolako hezkuntza behar da? Nola hezi behar ditugu haur eta gazteak?
INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA
EGITARAUA:
Goizean
8:30 Dokumentazio banaketa
9:00 Hasierako hitzaldia
- Juan Jose Ibarretxe, Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia eta, gaur egun, Agirre Center-eko zuzendaria.
9:30 1. Mahai-ingurua:
- Joseba Azkarraga Etxagibel, soziologoa eta EHUko irakaslea
- Idurre Eskisabel, kazetari-idazlea eta antropologoa
- Maitane Arnoso, Gipuzkoako SOS Arrazakeriako presidentea eta EHUko ikerlaria
11:45-12:15 Atsedenaldia
12:15 2. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)
- Marga Iñiguez, nazioarteko aholkularia sormenean eta berrikuntzan
- Arcadi Oliveres, ekonomilaria eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista
- Iñaki Alonso, Save The Children-eko koordinatzailea EAEn
14:00-16:00 Bazkaria
Arratsaldean
16:00 3. Mahai-ingurua
- Jon Sarasua, filosofoa, idazlea eta MUko irakaslea
- Ion Errea, EHUko zientzialaria
- Aritz Otxandiano, Berrikuntza Sozialeko arduraduna Fagor Taldean
17:45 4. Mahai-ingurua (gaztelaniaz)
- Heike Freire, pedagogoa eta heziketa berdean aditua
- Tamara Claveria, AMUGE Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko lehendakariordea
- David Fernandez, CUPeko kidea eta kazetaria
19:30 Amaiera
PREZIOAK
Prezio arrunta | 40 euro |
Harpidedunak | 10 euro |
Langabetuak | 30 euro |
Uztailaren 2, 3 eta 4ko ohiko ikastaroak egingo dituztenek | DOAN |
Ordainketa transferentziaz egitea aukeratu baduzu, zure matrikula aintzat hartua izan dadin diru-sarrera egin behar duzu kontu zenbaki honetan: LABORAL KUTXA ES31 - 3035 - 0036 - 15 - 0360062005
*Ikastetxeko harpidetza bakoitzaz irakasle bat balia liteke.
*Ikasleak bere matrikula bertan behera utzi nahi badu, hau da, baja eman nahi badu, ondoko irizpideak aplikatuko dira:
-Ekainaren 20a baino lehen abisatuta: %100 itzuliko da.
-Ekainaren 20tik 30era abisatuta: %50 itzuliko da.
-Uztailaren 1etik aurrera: ez da ordaindutakorik itzuliko.
*Ekainaren 20an mezu bat jasoko duzu helbide elektronikoan, topaketen egitaraua eta dagokion ikastaroko xehetasunak adieraziz.
Izen ematea: maiatzaren 31 arte
Tokia: Donostiako EHU