Maiatzaren 15ean, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatuta, "Irakasleen prestakuntza: eraldaketa bilatuz. Beharrak, erronkak eta esperientziak" izenburupean, Hezkuntza Berrikuntzaren 2. jardunaldiak egin ziren.40 kide inguruk hartu zuten parte jardunaldietan. Egin zen MAHAI-INGURUAN, interesgarria izan zen Eusko jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordea den Arantza Aurrekoetxea, Ikastolen Elkarteko Abel Ariznabarreta, Kristau Eskolako Arantza Arostegi, BIHE Eskola Publikoko Xabier Mendizabal, HUHEZIko Agurtzane Martinez eta irungo Berritzeguneko Iñaki Biain kideen ideiak jendearen artean zirkulatzen aritzea. Irakasleen prestakuntzaren gainean dauden ideien kontrasterako oso egokia izan zen.

Egitaraua atxikituta dago.