Hainbat hezkuntza eragilek deituta, BATZAR IREKIA egin zen Agurainen maiatzaren 10ean goizeko 9:30ean hasita.Ikastetxeetatik, herrietako platafornetatik eta abarretik gertutatutako ehun kide inguruk LOMCE legeari nola aurre egin eta Euskal Herriari dagokion hezkuntza nola eraikitzen jarraitu aztertu zuten.Aurkeztutako GIDA ikastetxeetan, auzoetan eta herrietan eztabaidatzeko eta erabakiak hartzen joateko tresna egokia dela eritzi zen. Beraz, eztabaidari eta ekarpen berriei jasotzeari ekin zitzaion. Orain, hezkuntza-interesa duten guztien eskura jarriko da.

Oinarrizko txostena osatu duen plataformak joan den ekainean jarri zen martxan, eta orain, Wert erreformari aurre egiteko behin behineko txostena adostuta, hezkuntza komunitatea osatzen duten kideekin partekatzen hasia da nahi. Helburua, ekarpenak eta proposamenak jasotzen joatea, elkarlana sustatzea eta LOMCEri aurre egiteko eta Euskal Herrirako hezkuntza eraikitzeko GIDA gorpuzten eta erabaki komunak hartzen joatea da.