UEU-k Iratzar Fundazioarekin elkarlanean antolatuta, "Herrigintzaren aro berri baterako begiradak" izeneko jardunaldia egin zen ekainaren 28an eta 29an Eibarren. Hik Hasi-ren izenean, Xabier Sarasua izan zen bertan. Lorea Agirre eta Uxue Alberdirekin batera, “Aro berri baterako hipotesiak I. Euskalgintza eta kulturgintza aro berri baten aurrean” mahai-inguruan hartu zuen parte. Bideoa ikusgai dago sarean.