Abenduaren 23an, Gabonetako azoka egongo da Andoaingo Zumea plazan Ametsondoa elkarteak antolatua. Goizeko 10.00tatik aurrera hazkuntza eta hezkuntza munduko hainbat eragileren postuak egongo dira eta horien eskutik antolatutako ekintzak haur eta gurasoentzat. Horrez gain, musika, pintxoak eta giro aparta izango da. 13.30ean, tonbolako zozketarekin emango zaio itxiera ekitaldiari. Bertan parte hartzera animatzen zaituzte AMETSONDOA elkarteak.