Argitaratu berri den HAZI HEZI aldizkaria goraipamen eta eskertza asko jasotzen ari da. Kritika batzuk ere bai, kriitika eraikitzaileak, laguntzeko asmoarekin eginak. Eta hori guztia asko eskertzen da. Gehien aipatzen ari dena, edonorentzat baliagarri dela esaten da. Orain, edonoren esku dago, salgai jarri baita liburudendetan, 5 euroren truke. Urteko lau aldizkarien harpidetzak, irailetik hasita, 20 eurokoa da. Harpideak, era berean, hainbat abantaila izango ditu hik hasiren materialetan eta abarretan.