EILAS eta LAB sindikatuek lanuztera deitu dute hil honen 22rako, Haurreskolak partzuergoaren barneko haur eskoletan. Deialdiarekin bat egin du ELA sindikatuak. Partzuergoak 1.550 langile ditu eta 6.000 haur daude bere haur eskoletan. Eskaeren artean hauek daude: - Soldata ez murriztea. - Ordezkapenak betetzea. - Lan karga ez handitzea. - Izaera asistentziala indartzea baino, pedagogikoa sustatzea. - Doakotasunerako bidea babestea, guraso askok gorriak pasatzen ari baitira kuotak ordaindu ahal izateko. - 2009ko lan hitzarmena aplikatzen ari zaie eta hobekuntzak egitea nahi dute. - Izaera pedagogikoa sozializatzea (ez baitituzte pardelak aldatzen, bazkariak eta loa soilik zaintzen; mugimendu askea, ongizate afektibo-emozionala eta abar ere lantzen baitituzte).