Miren Camison haur filosofian adituak doako hitzaldi-tailerra eskainiko du otsailaren 20an 19:30ean online eta bi orduko saioan haur filosofia zer den eta haurrekin nola landu daitekeen azalduko du. Horretarako, Kio eta Gus liburuetan oinarrituko da eta material horrekin haurrekin filosofia praktikan nola jarri daitekeen azalduko du, besteak beste, zer gai filosofiko proposatzen diren ikusiz.

Haurren pentsamendu kritikoa eta sortzailea bultzatzea da helburua eta horretarako, garrantzitsua da haurrei galdera onak egiten ikastea, ezarritakoa zalantzan jartzera bultzatzea eta berriz pentsatzera eramatea.

Ikastaro-tailerrari buruzko informazio gehiago dago bideo honetan.

 

Horrez gain, Kio eta Gus materiala erabiltzeko ikasteko ikastaro bat ere eskainiko du eta bertan izena emateko epea otsailaren 28an amaitzen da. Ikastaroa martxoaren 6tik maiatzaren 25era izango da, online. 12 orduko prestakuntza ikastaroa izango da eta bi orduko sei saiotan banatuko da. Edukiari buruzko informazio gehiago duzue bideo honetan.