Urtero bezala, aurtengo udazkenean ere, Haur Hezkuntzako jardunaldiak antolatu ditu hik hasi-k. Urriaren 16an BILBOn eta 17an DONOSTIAn, "Haurraren autonomia" gaia hartuta, hainbat arlo jorratuko dira. Izango diren hizlariak:
-Myrtha Chockler psikomotrizista eta psikologian doktorea (Argentina)
-Xabier Tapia psikologo klinikoa (Euskal Herria)
-Teresa Godall Bartzelonako unibertsitateko Irakasle Eskolako irakaslea (Katalunia)
-Alfredo Hoyuelos NUPeko irakaslea (Euskal Herria)
Informazio osoa eta izena emateko aukera, www.hikhasi.eus helbidean.

Myrtharen hitzaldiak "Autonomia, sasi-autonomia; eztabaiden eta erabakien eremua" izenburua du.

Xabierren hitzaldiak, berriz, "Autonomia helburu, menpekotasuna abiapuntu: gogoa eragile" izena dauka.

Teresa Godallek eta Alfredo Hoyuelosek "Mugimendu librea eta errealitatea" dokumentala aurkeztuko dute, eta haren gaineko hausnarketa plazaratuko dute.