DONOSTIAN plaza guztiak bete direnez, jardunaldia jarraitzeko aukera berri bat eskainiko du hik hasik. Larunbateko saioa etxetik jarraitu nahi dutenentzat STREAMING bidez emango da.
hik hasiko edo Hazi Heziko harpidedunek doan ikusi ahal izango dute. Harpidedunak ez direnek, berriz, 10 euroko diru-sarrera egin beharko dute LABORAL KUTXA-ko 3035 0036 15 0360036929 zenbakian, bere izen-abizenak jarrita.
Interesa duenak hikhasi@hikhasi.eus helbidera idatz dezala izen-abizenak eta helbide elektronikoa emateko, eta bide batez, STREAMING-erako gakoa eskuratu ahal izateko.

Urriaren 17ko EGITARAUA

 

8:45. Materialen banaketa.

 

9:00. Jardunaldien hasiera.

9:15. Autonomia helburu, menpekotasuna abiapuntu: gogoa eragile.

- Xabier TAPIA. Psikologo klinikoa.

 

11:00. Atsedena

 

11:30. Autonomia, sasi-autonomia; eztabaiden eta erabakien eremua .

- Myrtha CHOCKLER. psikomotrizista eta psikologian doktore argentinarra.

13:30. Galdera-erantzunak.

14:00. Amaiera

 

14:00. BAZKARI-atsedena

 

15:30. "Mugimendu librea eta errealitatea" dokumentala.

- Teresa GODALL. Bartzelonako unibertsitateko Irakasle Eskolako irakaslea.

- Alfredo HOYUELOS. IRUÑEko Udal Haur Eskoletako tailerista eta UPNAko irakaslea.

 

18:00. AMAIERA