Jardunaldien gaia “Hezitzailearen begirada” izango da. Begirada, behaketa eta ebaluazioa aztertuko dira.

Hezitzaileak eta haurrak elkarrekintzan dihardute eta, bitartean, hezitzaileak haurra behatzen du. Funtsezkoa da zer behatu argi edukitzea, eta batez ere, elkarrekintzatik atera gabe behatzea. Elkarrekintzan murgilduta egonik behatzea da gakoa eta hori nola egin daitekeen landuko da jardunaldian, zer-nolako begirada behar duen hezitzaileak.

Azaroaren 24an Bilbon izango da eta azaroaren 25ean Donostian.