HIK HASIk 26. liburu-monografikoa "HAUR HEZKUNTZA: zenbait ahotsetarako abestia" izenburupean argitaratu berri du.Alfredo Hoyuelosek europar doktoreak koordinatu du lana. Bertan, hamahiru esperientzia, ekarpen eta pentsamendu agertzen dira, 144 orrialdeetan.

Harpidedunek doan jasoko dute etxean 182. hik hasi aldizkariarekin batera. Bestela, gure webean edo Elkar dendetan ere eros liteke.