Ostiralean hasi dugu 0-6 formazioko 8. promozioarekin ikasturte berria, Usurbilgo Udarregi ikastolan. Kristina Goñi 0-6 formazioko koordinatzaile pedagogikoak eta Mikel Agirrezabala Hik Hasiko formazio arduradunak egin zuten sarrera hitzaldia ostiralean eta larunbateko saioa Alfredo Hoyuelos Iruñerriko haur-eskoletako taileristak eskaini zuen, Loris Malaguzziren pentsamendua eta lan pedagogikoa eta bere eragina haur hezkuntzan izenburupean.