Haurra zer den, bere garapenerako zer behar duen eta horien guztien gainean emaileek eta mundu mailan eginiko ikerketek zer dioten azalduko da. Iparra atxikimenduaren teoria izanik, berebiziko garrantzia emango zaio haurrak eraikitzen dituen lotura afektiboei. Ostean, haurra zer den galdera erantzuteko hainbat proposamen egingo dira, batez ere gelako testuinguruan kokatuak: harremanak, espazio eta denboraren antolakuntza, taldekatzeak, ratioak eta abar. Familiarekiko harremana ere funtsezkoa izango da, komunitatea ahaztu gabe.