Urtero bezala, aurten ere, “Gutxirekin asko egiteko indarra” izenpean ospatuko dute eskola txikiek ekainaren 10ean Oikian.

Gipuzkoako EskolaTxikien 31.Festa izango da eta bertan bilduko dira 26 herri eta auzo txikitako ordezkariak.

Herritxikientzat garrantzitsuak eta estrategikoak direla nabarmendu dute aurkezpenean, eskolak bizia ematen dielako.

 

Bestalde, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE)  antolatuta, ekainaren 3an Lekeition ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 27. jaia.