Azaroaren 5ean, Donostiako Miramar Jauregian, Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen jardunaldia egin zen. Juan Amodia Kantabriako unibertsitateko irakaslea, gurasoa eta psikologoak hitzaldia eskaini ondoren, sarituen experientzien aurkezpena egin zen.Sarituak hauexek izan ziren: Batera guraso elkartea (Kurtzeberri BHI, Aretxabaleta), Juan Delmás guraso elkartea (Juan Delmás, LHI, Bilbo) eta Kuttun zeba guraso elkartea (Olaberria LHI, Olaberria).  

 

AZAROAK 5, MIRAMAR JAUREGIAN: GURASO ELKARTEEN HEZKUNTZA-JARDUERA ONEN JARDUNALDIA

 

Guraso Elkarten hezkuntza-jarduera onen jardunaldia ospatu zuen EHIGEk azaroaren 5ean Donostiako Miramar Jauregian. Pasa den ikasturtean antolatu zuten IGEen hezkuntza-jarduera onen lehiaketaren fruitua izan da jardunaldia. Esperientziak ezagutarazi eta IGEen arteko elkarlana sustatuz, kalitatezko Euskal Eskola Publiko parte-hartzailea lortu nahi dute gurasoek beronen bidez.

Juan Amodiaren hitzaldia

Seme-alabek eskolan duten jarrera hobetu dezaten tresnak eskainiko zituen hizlariak. Gurasoek jadanik ezagutzen duten “zer” horretaz gain, “zergatik” eta “nola” galderei erantzuten saiatu zen modu zuzen, praktiko, atsegin eta zorrotzean.

Saritutako esperientziak

Pasa den ikasturteko lehiaketan saritutako zazpi esperientziak aurkeztu ziren:

1. saria: BATERA GURASO ELKARTEA (Kurtzebarri BHI, Aretxabaleta): “Bidai ideien lehiaketa eta institutuko ikasle guztientzako ikasbidaia”

2. saria: JUAN DELMÁS GURASO ELKARTEA (Juán Delmás LHI, Bilbao): “Toma un libro / Abusu sarean”

3. saria: KUTTUN ZEBA GURASO ELKARTEA (Olaberria LHI): “Olaberriko istorioak gure helduen eskutik”

Aipamen bereziak:

-ZURBARANTARRAK GURASO ELKARTEA (Zurbaran LHI, Bilbao): “Eskola bat trantsizioan”

-ZUBI GURASO ELKARTEA (Luzaro LHI, Deba): “Zubi Txiki eguna”

-OXINBIRIBIL GURASO ELKARTEA (Dunboa LHI, Irun): “Blog bat sortzearen egunkaria”

-CERVANTES GURASO ELKARTEA (CEP Cervantes, Bilbao): “Berri-berriak aldizkaria”

2. lehiaketa

Guraso Elkarteen hezkuntza-jarduera onen 2. lehiaketa aurkeztu zen jardunaldietan. EHIGEn elkartutako federazioetako elkarte guztiek parte har dezakete bertan. Hiru sari emango dira 2012ko Euskal Eskola Publikoaren Jaian: 1.500 euro, 1.000 euro eta 500 euro.

Argitalpena

Zazpi esperientzia sarituak jasotzen dituen argitalpena entregatu zen jardunaldietan. Guraso Elkarteen arteko elkarlana sustatu nahi da argitalpen hoaren bidez.