Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE taldeek antolatuta, otsailaren 27an goizeko 9:00etan Durangoko Landako gunean jardunaldia egingo da. GUNE IREKIA deritzon metodologia erabiliko da.Informazioa: 

Guk gEUre Kulturaz

 Kulturgintzan ari zaren lagun horri:

Kulturaren egungo egoerak eta ondorioz etorkizunak kezkaturik, kulturgintzan ari garen eragile batzuek, iritzi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra dugula uste dugu. Euskal Herrian kulturgintzan ari garen guztiok elkartu, nork bere eguneroko jardunetik hitz egin eta aurrera begira elkarturik zer egin genezakeen adosteko ordua dugula iruditzen zaigu. Horregatik zuzentzen gatzaizkizu zuri:

 sortzaile (literatura, musika, antzerkia, bertsolaritza, dantza, arte-plastikoak, ikusentzunezkoak…)

 antolatzaile eta bitartekari (herri mugimenduetakoa, publikoa, pribatua)

 hartzaile (kultur kontsumitzaile aktibo eta kezkatua)

 hezkuntzako eragile (hezkuntza arautuan edota ez arautuan)

 komunikabideetako bidelagun (kultura lantzen duzun kazetari hori)

GUNE IREKIA deritzon metodologiari jarraiki, iritzi-truke zabal eta sakon batean parte hartu nahi duzu? Egungo egoera larriarentzako konponbide emankorrak adosteko prest? Kulturari eskaintze diozun zure eguneroko bizimoduak erakusten dizunetik, zure ustez, zein dira euskal kulturaren beharrizan, aukera eta erronka estrategikoak?

Guk kezka bizia dugu euskal kulturaren egoera dela-eta. Zerbait egin nahi dugu eta martxan gaude jada! Hortik datorkizu topaketa berezi honetarako gonbidapena.

Noiz? Otsailaren 27an (9:30-18:00)

Non? Durangoko Landako gunean (nola iritsi?)

Izena emateko orria. 10 € (bertan ordaintzekoak). Diru horregaz topaketen kudeaketa zein azpiegitura gastuak eta bufeta ordainduko ditugu.

Bazkaltzen egotekoa?… Jakinaraziguzu, arren, hori zein beste edozein premia, izena emateko orrian.

Info+: www.geuk14.wordpress.com Harremanetarako? 638.733.223 geukguneirekia@gmail.com

Esker mila gonbidapena lau haizetara zabaltzearren! #GEuK Hemen gonbidapen-testua PDF gisa.

Deitzaileak: Ahotsenea, Eskena, Karraskan, Kulturalive eta MIE.