Bergarako Psikomotrizitate Eskolak antolatuta (Gipuzkoako UNED), X. Psikomotrizitate praktikari buruzko jardunaldiak egin ziren azaroaren 4an, 5en eta 6an Gasteizko Europa Jauregian.

Parte hartu zutenen artean, hauek egongo dira:

- Jose Angel Rodriguez sendagilea "Gaur egungo gorputzen ondoezak" gaiaren gainean aritu zen.

- Sabine Michels fisioterapeutak "Tonua, pertsonaren eraikuntzaren azpiko erakuslea" gaiari heldu zion.

- Myrtha Hebe Chockler psikomotrizistak "Mugimenduaren sorburua eta subjektibotasuna eraikitzean duen garrantzia" gaia garatuko du.

- Bergarako Psikomotrizitate Eskolako irakasleak.