Urteroko legez, 0-3ko hezitzaileentzako udazkeneroko jardunaldiak egingo dira urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara, eta urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Aurtengo gaia 'MUGIMENDUA ETA HIZKUNTZA' izango da. Lekuak bete arte izena emateko epea irekita dago.
BILBON izena emateko
DONOSTIAN izena emateko
0-3KO HEZITZAILEENTZAKO UDAZKENEROKO JARDUNALDIAK
- Urriaren 26an, Bilboko Bizkaia Aretoan, 9:00etatik 14:00etara
- Urriaren 27an, Donostiako Barriola Eraikinean 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara
EGITARAUA – goizez BILBON zein DONOSTIAN
9:00 - Aurkezpena
9:05-10:10 - Xabier Tapia, psikologo klinikoa
Bat bitan, bietan bat: motrizitatea eta hizkuntza
10:15-11:45 - Mar Corominas, logopeda
Hizkuntza 0-3 aldian: komunikazioa, elkarrizketa eta entzutea (gaztelaniaz)
11:45-12:15 - Atsedena
12:15 – 13:15 - Jon Arana, psikomotrizista
Mintzaira adierazmen psikomotorrean
13:15 – 14:00 Mahai-ingurua hiru hizlariekin
EGITARAUA – arratsaldez DONOSTIAN
16:00-17:30 – Cira Rodriguez, psikomotrizista kanariarra (gaztelaniaz)
Ahotsa, keinua eta hitza
17:30-18:30 – Joxe Ramon Mauduit, psikoterapeuta eta haurraren lehen urteetako prebentzioan aditua
Egunak eman duenaren hausnarketa kritikoarekin, itxiera
PREZIOAK
ARRUNTA | HIK HASI-KO HARPIDEA | HAZI HEZI-KO HARPIDEA | LANGABEA | |
BILBON | 40 € | 25 € | 35 € | 30€ |
DONOSTIAN | 60 € | 40€ | 50 € | 45€ |
* Ordainketa transferentzia bidez egin behar bada, hauxe da kontu korronte zenbakia:
LABORAL KUTXA ES23 3035 0036 15 0360036929