Zazpigarren urtez, hezkuntza munduan aritzen direnentzat gitarra ikastaroa antolatu du Xirula Mirulak. Urriaren 23an hasita, eskolak ostiraletan izango dira 18:00etatik 19:30era. Ikastaroa maiatzeko azken astean amaituko da. 
Ezertxo ere ez dakiten irakasleentzako izango dira saioak, eta helburua, ikastaro amaieran eskola giroko kantuak eta zenbait abesti herrikoi gitarraz laguntzea gai izatea da.

Donostiako Amara auzoan (Catalina Erauso, 12) izango dira eskolak.

Ikastaro osoak 240 euro balio du, eta ikasleei zein langabetuei prezio berezia egingo zaie.

Izena emateko 943 463 555 telefono zenbakira deitu 17:00-19:00 edo xirula@euskalnet.net helbidera idatz ezazu.