Trokoniz-eko (Araba) Waldorf eskolak antolatuta, UDAKO AZOKA egingo da ekainaren 10ean goizeko 11:00etan hasita.
Erakusketa pedagogikoa, artisautza postuak, haurrentzako eskulan tailerrak eta abar egingo dira.
 

Hauxe da gonbidapen gisa bidali dutena eskolatik:

 Kaixo lagunok,

Trokonizeko Geroa Eskolatik, Euskal Herrian Waldorf pedagogia eskaintzen duen eskola bakarretik, gure Udako Azokara gonbidatu nahi zaituztegu. Aukera ona izan daiteke gure eskola bertatik bertara ezagutzeko eta goizaz disfrutatzeko. Ekainaren 10ean izango da, goizeko 11:00etatik 14:30etara eta bakarrik, familian nahiz lagunekin etor zaitezkete. Ongi baino hobeki hartuko zaituztegu. 

 Eskerrik asko.