Urriaren 31an ospatzen den Gau Beltza antolatzeko ohitura zaharrak berreskuratu eta jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Euskaltzaleen Topaguneak bilketa lana egin, baliabideak sortu eta denon eskura jarri ditu. Baliabide kutxaz gain www.gaubeltza.eus webgunea sortu dute baliabide guztiak eskuratzeko.