Maiatzaren 10ean eta 11n Donostian egingo diren "Herri hezitzailea, eskola herritarra" jardunaldietan izango da Francesco Tonucci italiarra. Pedagogoa "Haurren hiria" proiektuarengatik oso ezaguna egin bada ere munduan, zeharo zabalduta eta ospetsuak egin dira FRATO ezizenez izenpetzen dituen marrazkiak.Laster, horren guztiaren informazio osoa www.hikhasi.eus helbidean izango da.

Jardunaldietan parte hartzeko, beherapenak izango dituzte Irria, Hazi Hezi eta Hik Hasi aldizkarietako harpidedunek.