Ekainaren 5etik 7ra familia egonaldiak eskainiko ditu Ikastolen Elkarteko aisialdia taldeak Otxandion. Familia harremanak eta familien arteko harremanak ludikotasunean landu, naturarekin harremanetan eta euskaraz.Informazioa: www.aisialdia.eus

NON: Otxandion, Anboto eta Gorbeia mendizerren artean kokatua dagoen herria.

ATERPETXEA: Koikili aterpetxean.

NOIZ: Ekainaren 5tetik 7ra.

NORI ZUZENDUA: Euskal Herri osoko familiak. Ikastoletako familiek izango dute lehentasuna.

HEZITZAILEAK: Aisiola begirale eskolako hezitzaileen eskutik dinamizatutako egonaldia izango da.

JARDUERAK: Familiak elkar ezagutzeko dinamikak, herriko ekoizleak ezagutu eta bertako produktuen dastatzea, “Hontza Extrem” abentura parkea, ...

HELBURU NAGUSIAK:

  Familia harremanak eta familien arteko harremanak ludikotasunean landu, naturarekin harremanetan eta euskaraz.

  Euskal Herriko kultura eta ondarea ezagutzea.

  Naturarenganako errespetua sustatzea.

  Euskararen erabilera sustatzea.

  Bizi eredu parte hartzailea sustatzea.

 

PREZIOA: 110€ pertsonako (pentsio osoan)  (logela bikoitza +25€ pertsonako)
IZEN EMATEA ETA INFORMAZIO GEHIAGO:

  agrijalba@ehi.ikastola.eus helbidera idatziz.

   www.aisialdia.eus

943 36 96 37 telefonora deituz.