Euskararen eguna dela-eta, hainbat iniziatiba ikus ahal izan ditugu egun hauetan. Guri, ikasle talde batek egindako sormen-lana ederra iruditu zaigu. Horra hor, ikusi nahi bada.

Euskara egunero zaindu eta garatu behar dugun arren gaur bereziki dugu gure gogoan.

EHUko ikus-entzuneko komunikazioko 1go mailako ikasleek euskararen eguneko kanpainarako kantua asmatu eta grabatu dute.

Hartu 3 minutu eta goxatu (eta gustatzen bazaizue zabaldu).