Urtero legez, iritsi da Euskal Unibertsitatea aldarrikatzeko eguna, Euskal Unibertsoa. Maiatzaren 8an, larunbata, egingo da Hernanin. Egitarau zabala antolatu da. Horien artean azpimarratzeko, ikasle euskaldun eleaniztunak nola sortu galderari erantzuten saiatuko dira. Horretarako, Euskal Herriko eta Nazioarteko adituak hartuko dute parte:  1. Nola sortu euskaldun eleaniztunak? Paul Bilbao Kontseiluko Idazkari Nagusiak Kontseiluaren proposamena aurkeztuko du.  2. Hizkuntzaren trataera Catalunyako Hezkuntzan. Pere Mayans Generalitateko Hezkuntza Saileko hizkuntza arduraduna eskutik.  

Eguneko egitaraua 9:00etan hasiko da izena ematearekin batera. Ondoren, hainbat hitzaldi, mahai-inguru, tailer… izango dira. 13:00etan ekitaldi nagusia eta ondoren bazkari herrikoia.