Udaberrian sortzera doa ETXEAN HEZItzeko aldizkaria. Lehen zenbakia DOAN jaso nahi duenak aukera izango du Durangon horren eskaera egiteko.Aldizkaria bideratzeko taldea sortu egin da, aldizkariaren atalak zehazten ari dira, eta, hori guztia finkatu ondoren, idatziak prestatzea, diseinu txukuna egitea eta kaleratzea izango dira hurrengo erronkak. Izan ere, eskolan eta etxean erabili beharreko heziketa irizpideak ildo beretik joan behar dutela uste dugu, ez dira kontrajarriak izan behar, alde bietako ahaleginak indartuak atera daitezen.

Orain arte, ondorengo atalak aurreikusi ditugu. Inork proposamenik egin nahi badu, badu aukera, gida@hikhasi.eus helbidera idatziz. 

 

Etxean Hezitzeko hiruhilabetekaria

(Urtean 4 zenbaki: udaberria, uda, udazkena eta negua)

 

 

ATALAK

 - HAURDUNALDIA eta HAURRAREN lehen hilabeteak

 - GARAPEN EBOLUTIBOA (aro bakoitzari berea eskainiz): haurtzaroa, urte gozoak, nerabezaroa, gaztaroa..

 - NORTASUNA LANTZEN: norbera izaten (autonomia), gurea lantzen (kulturaren transmisioa), hitz egiten (hizkuntza garatzeko irizpideak)

 - GAIA: etxeko eta etxerako lanak, gaueko irteerak, edipoa, hiperaktibitatea…

 - ELKARRIZKETA: Eduki sakonekoa, laburra, gako nagusiak jarri…

 - OSASUNA (aholku praktikoak eskaini)

 - AITON-AMONEN TXOKOA (beste txoko batzuk ere sor litezke)

- KULTURAREN TRANSMISIOA: bertakotasuna, hizkuntzen trataera...

- BITXIKERIA “hezitzaileak” (kontuan hartzeko: pataletak, loa, alkohola…)

- PENTSARAZTEKO: jokabideak aurkeztu eta aukera posibleak eskaini.

- AHOLKU PRAKTIKOAK: haurrekin gidatzean, Interneten aurrean…

- DENBORAPASAK

 - IRITZIAk

Gehitu direnak:

 - LIBERTADEA HEZIKETAN, ikasitakoa desikasten, emozioak...

 - KOMUNIKAZIOA: hitzetan, keinutan... egon behar duen errespetua...

 - IPUINAK ETA ISTORIOAK

 - EDOSKITZE TALDEA: bularra ematea, infekzioak, bikote harremanak...

- HIZTEGIA: heziketan erabiltzen diren hitz gakoak esplikatzen