Igandean Eskola Txikien festa egingo dute Berrobin Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean. Goizeko 10:30etan hasiko da festa eta egun osoko egitaraua osatu dute antolatzaileek.

Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik lelopean Berrobin izango den festa jardueraz beterik dator: 13:00ak arte karaokea eta jokoak egongo dira, 14:00tan bazkaria, arratsaldean Pirritx eta Porrotx ikusteko aukera izango da eta egun guztian puzgarriak egongo dira eta zaldiz paseoak egiteko aukera ere bai.

Festan, bestalde, Berrobik Altzori pasatuko dio lekukoa.