Alderdi guztiek akordioa egin dute eta egungo eredua agortutzat jo.

2020-2021 ikasturterako eskola-jangelei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Lau hilabeteko epean eredu berri bat diseinatzeko eskatu diote: kudeaketa eredu desberdinak aztertu, kudeaketa berritzaile eta dezentralizatua hautatzen duten zentroei aukera bideragarriak eskaini, kontratazio baldintzen oinarriak berritzeko prozesu bat martxan jarri hezkuntza komunitatearekin eta, horren guztiaren ondoren, arau berri bat proposatu. Ikastetxean sukaldeak egin nahi dituzten ikastetxeei hori egitea bermatzeko ere eskatu diote Jaurlaritzari.