Ekainaren 15erako erabakita geratu da 0-3 formazioaren 2. promozioan parte hartuko duten 40 kideak. Aurrekoan bezala, hainbat irizpide hartu dira kontuan: hezitzaileen formatzaileak izatea, haurrekin ildo horietan lanean aritzea, ildo pedagogiko horien gaineko formazioan arituak izatea, sexua, herrialdea, hik hasiren harpidedunak izatea... eta denen artean, 4 kide zozketatu dira. Aurten, bereziki, garrantzia izan du eta pisua hartu erabakian, iazko ekitaldirako izena emanda izateak.