Oraingoz, 40 kide aukeratu dira. Horietakoren batek huts egingo balu, besteentzako tokia egingo litzateke, kontuan hartu diren irizpideen arabera.

Izena eman duten guztiei erantzun zaie. Hala ere, bakarren batek gure idatzia ez badu jaso, jar dadila harremanetan hikhasihikhasi.eus helbidra idatziz edo 943 371 408 telefonora deituz. 

hik hasik eskaini duen 0-3 urte bitarteko FORMAZIOAk erantzun ezinhobea jaso du. Izan ere, matrikulazio-kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. 

Adierazi den interesa ikusita, datorren ikasturtean ere formazio bera eskainiko dugu. Beraz, aurten hautatua ez denak, aukera izango du datorren ikasturtean. Gainera, aurten izena eman izana kontuan hartuko da.