Irailaren 16an eta 17an, Larrabetzun, Elikadura eta Eskola jardunaldiak egingo dira. Ostiralean, arratsaldeko 6:00etan hasiko dira jardunaldiak eta, larunbatean, berriz, goizeko saioa izango da, 9:30ean herriko plazan hasita eta 14:30ean, bazkaria hartuz, amaituko da. 

Hitzaldiak, mahai-inguruak, bideo emanaldiak, esperientzia trukeak, ibilbidea, bazkaria eta abar izango dira bi egun horietan.

Informazio gehiagorako:  www.larrabetzukoeskola.org/elikadura