Bi ekitaldi nagusi izango ditu aurtengo Bizipoza festak: Larunbatean Oinkari dantza taldeak bi emanaldi egingo ditu, Bizipoza elkarteko 20 abestirentzat prestatutako koreografiekin eta igandean Pirritxo, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izango da. Horrez gain, Bizipozako elkarteen gunea eta beste hainbat gauza izango dira egunean zehar. Hona hemen egitaraua.

 

Bi egun horien aurretik, Aiztondo bailarako, Anoetako eta Irurako ikastetxeetan bizipoza zer den landu dute, Porrotx pailazoaren eskutik. Bestetik, apiriletik maiatzera bitarte ikastetxeetan eurek aukeratutako sentsibilizazio saioak egingo dituzte. Azkenik, bi unitate didaktiko sortu dituzte, adin guztietako haur eta gaztetxoekin lantzeko dinamikekin